XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTEKO BERRIAK. Budjeta

Nahiz urthearen erdia iragana den, bizkitartean aurthengo budjeta ez da oraino bururatua.

Frango aldiz ja errana dautzuet, ez dela Frantzian beizik holako lazakeriarik gertatzen.

Zenaturrek egorria diote deputatueri budjeta, erdi onetsia, erdi beren moldean antolatua.

Nola budjet hori lehenagoko deputatuek egina baitzen, oraiko berriak, ezagutzen ez dutelako estakuruan hasiak dire hartaz osoan mintzatzen.

Orai arte, budjeta berriz zenaturren ganik heldu zitzaiotelarik, deputatuak ez ziren mintzo onetsiak izan ez zitzaizkoten gauzez beizik.

Hola lasterrago zoan lana.

Beraz, luzamen hori ere delakotz, ez dakigu batere noizko egina izanen den budjeta.

Joan den igandean, deputatuak bildu dire, goiz eta arrats, beren biltzarrerat lanaren aitzinatzeko.

Nahi zuketen bururatu Errepublikaren besta eguneko, gero berehala joaiteko beren eskualdeetarat, Pariseko bero izigarrietarik urrun, hiruzpalau ilabetherentzat.

Bertzenaz, utzi beharko dute lana ilabethearen ondarreraino.

Ezen Errepublikaren bestatik berehala, Poincaré jaun Presidente, joan beharra da ministro-nausiarekin Rusiarat, gure hango adiskidantzaren finkatzerat.

Eta ministro-nausia kampoan delarik, zenaturrek, eta deputatuek ez dezakete deus onik egin.

Beraz beharko dute beren lana utzi, zenbeit egunez, jaun hoik Rusiatik itzuli arte.

Beldur horrekin, deputatuek harrapaka bururatu dute lana, Errepublikaren besta bezperan, arratseko zazpi orenetan.

Berehala ministro-moltseroak ereman diote zenaturrei; eta hauiek, zortzi orenetako, ja errana zuten onesten zutela zen bezala.

Lehenbailehen joan nahiak ziren Parisetik kampo, Errepublikako jaun Presidentak eta ministro-nausiak Rusiako itzulia egin baino lehen.

Zerga berriak

Aurthen errenkura handiak ziren bazterretan, zergak hainitzez emendatuak zirela.

Heldu den urthean, ez dire bada errenkura hoik gutituko.

Ezen zergek, orai budjetari josia izan zaion lege berezi baten arabera, egin beharko dute jauzi handi bat aitzinat.

Eta nork beharko dute bereziki gehiago gobernamenduari eman?.

Bethi bezala, beren ontasunak agerian dituztenek, lurren eta etchaldeen jabeek.

Hoik ezin gordeak baitire.

Aberats okituek, hala nola juduek eta gure deputatu zozialistetarik hainitzek, beren aberastasunak dirutan eta paperetan dituzte, arras gorde errechak, errechki Frantziatik bertze erresuma batetarat gordetzeko ereman ditezkenak.

Segur ez dituztela hoiek pagatuko beren aberastasunen araberako zergak.

Bainan zoazte, etcheko-jaun eta andre onak, zuen lurren eta etchaldeen Frantziatik bertze erresuma batean gordetzerat.

Hori ezin egina da.

- Zuen lurrak eta etchaldeak ezin gordeak direlakotz, hoik joak izanen dire segurki eta azkarki, gordeko diren hainbertze aberastasunen orde.

Oraikoan ere, zuek bereziki beharko duzue pekatu.

Rusiatik

Ongi-etorri ederra egin gogo diote gure Errepublikako jaun Presidentari, harat heldu beharra baitutte; ilabethe hunen hogoian, heldu den astelehenean.

Irakutsi gogo diote, nola emendatu eta azkartu dituzten beren armadak, eta nola, zer nahi gerta dadien, Rusia gei den ala bakean egoiteko ala gerla egiteko.

Atseginekin jakinen dute hori Frantses gehienek, zozialistez bertze guziek.